En directo

Naiz Irratia

Bilynch | Pianoa

Bilynch 2x5 Pianoa (Jane Campion, 1993).

Audio_placeholder

Bilynch | Pianoa

Loading player...
Bilynch - Pianoa
Bilynch - Pianoa

Pianoa (The Piano, Jane Campion, 1993) filmaz aritu gara hilabete honetako Bilynch saioan. Sutilezia handiko eta poesiaz beteriko filma da, nabarmena ere soinu banda ia hipnotikoa.  Ada McGrath (Holly Hunter) Zelanda Berrira iritsiko da bere alaba eta pianoarekin, aitak ezkontu egin du Alistair Stewart kolonoarekin. Hori da film honen abiapuntua.

Inoiz baino melankoniatsuago etorri zaigu Beñat Iturrioz eta urrezko botoia sakatu Nolan sarietan. Hainbeste egoera eta plano poetikok, poesia idaztera bultzatu dute Mikel Zumeta, pozik egongo da Indalezio Bizkarrondo bere pupiloarekin. Oskarbi Sein ez dago bakarrik, 'baina' komandora gehitu da Maite Bidarte, Harvey Keitelen pertsonaia ulertzeko azalpen gehiago behar dute. Ez al da gertatu bortxaketa baten zuritzea?

 

Jaurlaritza Logoa