En directo

NAIZ Irratia
Entrevista

Faxismo garaikidearen gakoei begira, Madrilgo hauteskundeen aitzakian

«Faxismoa vs. demokrazia» bihurtu da Madrilen hasieran eskuinak proposatu zuen «Askatasuna vs. komunismoa» kontrakotasunaren alternatiba. Kezkarako elementuak ageri dira? Julen Mendozarekin aztertu ditugu. 

Audio_placeholder

Faxismo garaikidearen gakoei begira, Madrilgo hauteskundeen aitzakian

Loading player...
Egungo Madrilgo presidentearen kanpainako autobusa, «askatasuna» leloarekin. (Ricardo RUBIO | Europa Press)
Egungo Madrilgo presidentearen kanpainako autobusa, «askatasuna» leloarekin. (Ricardo RUBIO | Europa Press)

Madrilen izan arren, Euskal Herritik ere begi ugari daude gaur erkidego autonomo hartako hauteskundeei begira, bereziki ultraeskuinak eta faxismoak hartu duten protagonismoaren ondorioz. Egun tokiko aholkularitza lanetan dabilen Julen Mendozarekin begiratu diegu guk hauteskunde haietako elementu nagusiei, bere blogean argitaratu duen hausnarketa bati tiraka. 

Erregimen faxista izan gabe ere politika faxistak egon daitezkeela gogoratu du Mendozak eta mugarri bat azpimarratu du Madrilgo hauteskundeetako kanpainan, Unidas Podemosen hautagaiak SER irrati kateko eztabaidatik alde egin zuenekoa. Isabel Diaz Ayuso PPko hautagaiak proposatu zuen «Askatasuna vs. komunismoa» leloa aldatu eta lehen lerrora «Faxismoa vs. demokrazia» kontrakotasuna eraman zuelako Pablo Iglesiasek debate haren ostean. 

Euskal Herrian konponente nazionala «kontentzio moduko bat» izan daitekeela uste du, baina «faxismoarekin eta honek defenditzen dituen balore batzuekin» lotuta dauden elementuak gurean ere egon badaudela; ondorioz, «kontu handiarekin» jarraitu beharreko joerak direla dio eta arreta jarri behar dugula «bereziki zer baloreren baitan kokatzen den gizartea». 

Jaurlaritza Logoa