En directo

Sergio Zaballa (Tubacex): «Indarrak amaitzen ari zaizkigu baina tinko jarraituko dugu»

82. eguna dute gaurkoa greban Tubacexeko langileek. Luze jotzen ari da gatazka baina argi utzi du aldarria Sergio Zaballa komiteko kideak Naiz Irratian: ez dute kaleratze bakar bat ere onartuko.

Audio_placeholder

Sergio Zaballa (Tubacex): «Indarrak amaitzen ari zaizkigu baina tinko jarraituko dugu»

Loading player...
Tubacex enpresako langileak protestan. (Monika DEL VALLE/FOKU)
Tubacex enpresako langileak protestan. (Monika DEL VALLE/FOKU)

Aiaraldera begira jarri gara Informazioaren Harian Tubacexeko langileek bizi duten egoerari begira jarri asmoz. Sergio Zaballa komiteko kideak azaldu du «indarrak amaitzen» hasita daudela baina ingurukoek helarazten dieten elkartasunagatik «tinko» jarraituko dutela helburua lortu arte, langile bat bera ere ez kaleratzea.

Joan den apirilaren 15ean zuzendaritzak 129 kaleratze egin zituen efektibo. Zaballak azaldu du ez dutela zuzendaritzaren erabaki hori onartzen eta 129 langile horiek langabezian dauden arren, langileek ez dituztela kaleratutzat hartzen eta haiek ere enpresan jarraitu behar dutela aldarrikatzen dutela. «Edozein negoziaketetarako prest gaude baina zuzendaritzak eman behar du horretarako pausoa». Aurrera begira grebarekin tinko jarraituko dutela aurreratu du Zaballak, argi utziz ez dutela etsiko zuzendaritzak «langile bakar bat ere ez kaleratzea onartu arte».

Jaurlaritza Logoa