En directo

Naiz Irratia

Tubacex-eko langileak «indartsu eta gogotsu», 129 langileen kaleratzearen egunean

Gasteizko Legebiltzarrera bidean martxan zirela hitz egin dugu Jonatan Garcia Tubacex-eko langilearekin. 64 egun greban daramaten arren, borrokarako indarra ez dute galdu. Euren aldarrikapenak Legebiltzarraren atarira eramango dituzte ostiral honetan. 

Audio_placeholder

Tubacex-eko langileak «indartsu eta gogotsu», 129 langileen kaleratzearen egunean

Loading player...
Tubacex-eko langileek martxa abiatu dute Amurriotik Gasteizera bidean. (NAIZ)
Tubacex-eko langileek martxa abiatu dute Amurriotik Gasteizera bidean. (NAIZ)

Ostegun honetan egingo da efektibo Tubacex-eko 129 langileen kaleratzea. Protesta gisara, Amurriotik Gasteizeira iritsiko den martxa abiatu dute goizean goiz 70 bat pertsonek, euren aldarrikapenak Legebiltzarraren atariraino eramateko. 

Martxa abiatu berritan, Jonatan Garcia langile komiteko kideak azaldu dio Naiz Irratiari, egun gogorra izanik ere, «pozik eta gogotsu» aurkitzen direla, kaleratzeen albisteak ez dituela «mugiaraziko» euren aldarrikapenetatik. Azken orduetan ez dute horri buruz Zuzendaritzarekin harremanik izan; baina ohartarazi du bi hilabete luze greban diren langileek deiak jasotzen hasi direla, lanera bueltatu daitezen «presioa egiteko»: «Mehatxuak ere egin dizkigute». 

Lanera bueltatzeko asmorik ez dute, ordea. Martxa ostiralean iritsiko da Gasteizko Legebiltzarrera, eta beste enpresetako langile batzorde batzuk ere gehituko zaizkie. 

Jaurlaritza Logoa