En directo

Bigarren Kafea

Pop kultura ulertzeko 3 Reality Show

AEBetako 3 reality show proposatu dizkigu Ainhoa Marzolek, «hirurak beharrezkoak pop kultura ulertzeko». Aurreiritizak alde batera utzita, baina begirada kritikoa galdu gabe kontsumitu behar diren telesailak dira. 

Audio_placeholder

Pop kultura ulertzeko 3 Reality Show

Loading player...
'Selling Sunset, Keeping with Kardashian eta 'Real Housewives of Beverly Hills' Reality Showen fotogramak
'Selling Sunset, Keeping with Kardashian eta 'Real Housewives of Beverly Hills' Reality Showen fotogramak

Puri-purian dauden pelikula eta telesailen zerrenda egiten digu Ainhoa Marzolek astelehenero. Aste honetan reality showen ozeanoan murgildu gara. Reality Showak 'guilty pleasure' dira askorentzat, alegia, aitortu ezin den bizio ezkutua. 

Reality Showetan parte hartzen duten pertsonen eguneroko bizimodua bera da genero honen ardatza. Normalean, sari bat irabazteko helburuarekin hainbat froga gainditu behar dituzte normalean. Muturreko egoeretan edo planteaturiko erronketan pertsona horiek duten jokabidea da erakusten den realityan. 

Aurreiritizak alde batera utzita, baina begirada kritikoarekin kontsumitu beharreko telesailak direa aurreratu digu.

'Selling Sunset'

Luxuzko etxeak saltzen dituzten Oppenheim Group enpresako higiezinen agenteak dira reality show honetako protagonistak. Guztiak emakumeak, guztiak politak, guztiak zuriak...amets amerikarra oso presente dago telesail honetan. 3 denboraldi ditu eta saltzaileen bizitza profesional eta pertsonala kontatzen da, hori bai, «oso modu deskafeinatuan». 

'Keeping Up With the Kardashians'

Kardashian familia da reality show honen protagonista. 2007ko urriaren 14an hasi zen emititzen E! telebista kate estatubatuarrean. Geroztik, izarrak dira Kardashian ahizpak, prentsa arrosan agertzen dira etengabe eta esan daiteke cannon estetiko oso toxiko bat sortu dutela. 

 

'Real Housewives of Beverly Hills'

Euskal Herrian reality show honen bertsio bat egingo bagenu 'Mirachonchako etxeko andreak' litzateke.    Kaliforniako Beverly Hillsen bizi diren hainbat emakumeren bizitza pertsonal eta profesionalean hamar denboraldi dira, 2010ean estreinatu zen lehendabiziko denboraldia.

Jaurlaritza Logoa