En directo

Eli Pagola

[13] Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta Aldaketa Klimatikoa. Non egiten dute topo?

«Bizitzen ari gara 5 planeta bagenitu bezala, eta bakarra daukagu», hala dio OlatuKoopeko kide Enara Iruretagoienak. Ekonomia gizartea antolatzeko eredu bat izaki, zein onura ditu Ekonomia Sozial Eraldatzaileak bizi dugun krisi ekosozialaren aurrean?

Audio_placeholder

[13] Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta Aldaketa Klimatikoa. Non egiten dute topo?

Loading player...
Ekonimia Soziala (ARG. Olatu Koop)
Ekonimia Soziala (ARG. Olatu Koop)

Neoliberalismoak hala sinestarazi nahi badigu ere, norbanakoa independiente eta buruaskia ote? Bakarrik ez, lagunekin bai! Elkarrekintzatik, bestelako balioak ardatz dituen bizi-eredu baten alde ari dira olatukoop-en. Hain zuzen ere, Ekonomia Sozial Eraldatzailea jarriko digute mahai gainean Enara Iruretagoienak eta Andoni Mikelarenak.

Bizirauteko etengabe hazi behar duen sistema sozio-ekonomiko bat jasangarria ez dela dio OlatuKoopeko Andoni Mikelarenak. Are gutxiago izango da  jasangarria «muga biofisikoak dituen planeta batekin», alegia Lurrarekin. Horregatik, Iruretagoienak eta Mikelarenak argi dute bizi dugun egoerari aurre egiteko ezinbesteakoa dela egungo gure gizarteak duen antolaketa alde batera uztea, kapitalismoari bizkarra eman eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzea.  

Ekonomia kontuak alde batera utzi, eta Natur Zientzietan murgildu gara 'Gelditu Makinak' saioaren 13. atalean. Aldaketa gobalak azterketa lokala ere merezi du. Natur zientzien laugarren topaketetan ez dute nahi klima larrialdiaren gaineko mezuek tokiko ingurumen arazoak estali ditzaten. Topaketen gainean berriketan izan da  Maialen Kortabarria Aitor salaberriarekin. Apirilaren 16an eta 17an izango dira topaketak Donostiako Eureka Zientzia Museoan. Hasiera batean, (elkarrizketan hala esaten da)  Iruñeko Planetarioan ziren aurrera eramatekoak, baina pandemiaren ondorioz leku aldatu egin dira.

Gomendioen tartean, Danele Sarriugarteren apalategiari adi-adi egongo gara, iragurgai gose.


Jaurlaritza Logoa