En directo
Martxoaren 20an abiatu zuten Argentinan «Bizi gira...Kutxa bira!» ekimena. Apirilaren 2an egin zioten ongi etorria Kutxari Baionako Bernat Etxepare lizeoan eta joan den asteburuan beste mila kilometro egin ditu Reau-ko espetxeraino. Kutxa hori eramateko arduradunetako bat izan da Kristina Rodriguez andoaindarra eta Informazioaren Harian adierazi du «pozgarria dela euskal preso politikoei ekimen honetan parte hartzeko aukera ematea».
Reau-ko espetxean dira preso Izaskun Lesaka burlatarra, Iratxe Sorzabal irundarra eta Ainhoa Ozaeta andoaindarra. Espetxerainoko bidaia egiteko oztopo asko izan dituzte Rodriguezen esanetan. «Lehenengo PCRen emaitzak aurkeztu behar izan ditugu eta ondoren Frantziako Gobernuak eskatzen dituen dokumentu guztiak». Hori gutxi ez eta bidaia egiten ari zirela furgonetak matxura bat izan eta botata utzi zituela adierazi du. Kostata, baina azkenean iritsi ziren.
Behin Reau-ko espetxera iritsita «presoen irribarre aurpegia ikustea zoragarria» izan zela azaldu du Andoaindarrak. «Euren ametsak idatziz jasotzea lortu genuen». Kutxara sartu zituzten mezuetan «etxeratzeko duten amets hori, euskal herriratzekoa» aipatzen dutela dio Rodriguezek. «Euren ametsa da hori, baina pentsatzen dut euskal preso politiko guztiena izango dela». Bide horretan, gaineratu du aspaldian oso bisita gutxi izan dituztela Reau-n dauden euskal presoek eta Kutxabira ekimenak horretarako aukera eman diela.
Atzo Apirilak 9an, #Kutxabira Reau-ko presondegira abiatu zen, 6 lagun Iratxe Sorzabal, Izaskun Lesaka eta Ainhoa Ozaetaren ametsen bila. Goizean egon dira haiekin eta audio baten bitartez lortu dute haien ametsa kutxan sartzea, paperez ere mezua ateratzea lortu dute. pic.twitter.com/CHAneOJpOB
— Bizi gira... Kutxa bira! (@kutxabira) April 10, 2021