En directo
Bilbon taberna duen Txema Carbajok esan du «laguntza guztiak» direla «ongi-etorriak», baina kasu honetan zalantza du Bilboko Udalak zernolako informazio eman duen. Izan ere, kontsumitzaileak eurei galdetzen diete bonoen inguruan, baina ohartarazi du Udalak ez duela eurekin ezertarako hitz egin. Gainera, asteleheneko lehen ordutik kolapsatua dago Bilboko Udalak bonoak eskuratzeko egokitu duen webgunea, eta horrek erabiltzaileen haserrea eragin du.
SOS Ostalaritzako kideak defendatu du Udalak zein Aldundiak kalte-ordain edo indemnizazio sistema bat jarri behar dutela martxan, «2021a ere oso urte gogorra izango delako».