En directo
Monzon definitu beharko balu, horrela egingo luke Zubimendik; «Pertsona osoa. Zintzoa, abertzalea eta aberriaren alde lan egiteko beti prest zegoena».
Telesforo Monzon Ortiz de Urruela 1904aren abenduaren 1ean jaio zen Bergaran, Olaso Dorrean, Euskal Herrikoko pasarte asko ezagutu dituen eraikin sendo eta dotorean. Eta gaurko egunez duela 40 urte hil zen, 1981. urtean Baionan. Gauza asko izan zen Monzon pertsona bakarrean: politika gizon, jeltzale sutsu, kristau peto-peto, Euskal Herriaren maitale, hizlari aparta, antzerkigile eta zale, kantu egile, idazle. Jelkide gisa hasi zuen bere ibilbidea, eta Herri Batasunaren sortzaile gisa amaitu. Hori guztia dela eta, politikari bergararraren itzala gaur egun arte luzatzen dela azaldu du Mikel Zubilmendik.