En directo

Erasmus bekaz disfrutatzeko aukera izan duten Donostiako Oihana eta Nora Egaña bikiekin hitz egin dugu Naiz Irratian. Oihana Bordelen dago (Estatu Frantsesa) dago eta Nora Götteborgen (Suedia). Bidaiatzea gustoko dute eta argi zuten beka honekin nahi zutela gozatu eta atzerrian ikasketak gauzatu.
Zorioneko sentitzen dira, ez baitute ikasle guztiek aukerarik izan beka hau baliatzeko, pandemiaren ondorioz bertan behera geratu dira Erasmus beka ugari.


