En directo

Gorka Orive:«Birusaren aldagai guztientzat eraginkorra den txerto bat interesgarria litzateke»

EHUko irakaslea da Gorka Orive eta Naiz Irratian adierazi du egoera epidemiologikoak hobera egiten ari den itxura hartu duen arren, bere ustez goizegi dela horren eragilea txertoa dela esateko. Txertaketa azkartu eta zabaldu beharko litzatekeela uste du.

Audio_placeholder

Gorka Orive:«Birusaren aldagai guztientzat eraginkorra den txerto bat interesgarria litzateke»

Loading player...
Osasun langile bat Astrazenecaren txertoaren dosi bat eskuan (Oli STARFF/AFP)
Osasun langile bat Astrazenecaren txertoaren dosi bat eskuan (Oli STARFF/AFP)

Covid-19ak sortutako egoera epidemiologikoa hobera egiten ari da azken egunetan zenbakien bidez ikus daitekeenez. Gorka Orive, EHUko irakaslea eta Farmazian lizentziatua da eta azaldu du orokorrean egoera hobera egiten ari den arren «ospitaleetako egoerak gogorra izaten jarraitzen duela». Uste du egoerak joera horrekin jarrai dezan «segurtasun neurriei eustea beharrezkoa dela oraindik».

Gaineratu du ez duela ebidentziarik neurriak zorrotzegiak diren edo nahikoak diren esateko, baina uste du «prebentzio neurrien alde egiteko unea dela». Birusari aurre egiteko tresna nagusiena txertoa dela uste du Orivek eta uneotan EAEn Lakua erabiltzen ari den txertaketa protokoloa «egokia» dela. «Eraginkorra dela uste dut txertoaren bigarren dosia bermatzeko dosi kopuru bat gordetzea». Txertaketa kanpaina azkartzeko dosi gehiago iritsi beharko liratekeela uste du eta hori «denborarekin lortuko dugula».

Birusari dagokionez berriz, munduan zehar agertu diren aldaera ezberdinak elkarren artean ere ezberdinak direla uste du Orivek. «Zientzialariek egiaztatu dute aldaera batzuengan eraginkortasuna galtzen dutela txerto batzuek, batez ere aldera hegoafrikarrarengan». Horregatik iruditzen zaio EHUko irakasleari «birusaren aldagai guztientzat eraginkorra den txerto bat» interesgarria izango litzatekeela.

Jaurlaritza Logoa