En directo

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Euskal Herria eta Kataluniaren arteko senidetza musikaren ikuspegitik

Bi nazioetan asko izan dira hizkuntza batean zein bestean aritu diren musikariak. Baita hizkuntza batetik bestera itzulitako abestiak ere. Baina elkarrekin batera abestu dutenak ekarri ditu Marina Landak bere azken kolaborazioan.

Audio_placeholder

Euskal Herria eta Kataluniaren arteko senidetza musikaren ikuspegitik

Loading player...
‘Black is negra’ kantuan parte hartu zuen La Basuk, besteak beste.
‘Black is negra’ kantuan parte hartu zuen La Basuk, besteak beste.

Kataluniako hauteskundeen atarian etorri da azkenekoz MusikHaria saiora Marina Landa ikerlari donostiarra. Katalunia aldean bizi eta lan egindakoa da bera eta ongi ezagutzen ditu bi kulturak. Hartara, bien arteko lotura musikal batzuk luzatu dizkigu aste honetako tartean:

– KOP & Afrika – Izotza

– Harrika eta Xavi Sarda - Dos fronts oberts

– Emon & Marcel Marimon - Mintza

– Fermin Muguruza - Black is negra (ft. Aneguria, BOCAdeBABA, Chalart58, La Basu eta Maysa Daw)

– Roba Estesa eta Huntza - Ohorea (Orgull)

– Miqui Núñez eta Izaro - Escriurem

– Zetak & Oques Grasses - Hitzeman

Jaurlaritza Logoa