En directo

Saioa Tapiz (LAB):«Neurria aplikatzen bada euskara galtzaile aterako da bai ala bai»

Datorren ostiralean greba deitu dute Iruñeko Haur Eskolen Batzordean ordezkaritza duten LAB, AFAPNA eta CCOO sindikatuek. Enrique Mayaren gobernuak ingelesa txertatu nahi du Nafar hiriburuko hizkuntza ereduan eta ez daude ados horrekin.

Audio_placeholder

Saioa Tapiz (LAB):«Neurria aplikatzen bada euskara galtzaile aterako da bai ala bai»

Loading player...
Iruñeako haur eskolen aldeko mobilizazioa. (Iñigo URIZ/FOKU)
Iruñeako haur eskolen aldeko mobilizazioa. (Iñigo URIZ/FOKU)

Iruñeako Udalak hizkuntza ereduan egin nahi duen «mugimendua ulertu beharrekoa» iruditzen zaio Saioa Tapiz Iruñeko Haur Eskolen Batzordeko LABeko kideari. «Euskararen presentzia zokoratu nahian hainbat neurri hartu dituzte azken urteetan». Enrique Mayaren gobernuak euskara zapaldu asmoz egindako hainbat mugimendu izan ditu hizpide Tapizek eta hizkuntza ereduaren aldaketa honekin euskara «are gehiago kaltetzeko» asmoa duela gaineratu du. Hiru eremutan ikusten du Tapizek euskara mehatxatua, «plano politikoan euskara ezabatu nahi dute, plano pedagogikoan ere eragina izango du alaketa honek eta noski, baita plano linguistikoan ere».

Mayaren gobernuak proposatutako eredu aldaketa honek gainera zailtasunak ekarriko ditu LABeko kideak azaldu duenez. «Zailtasunak logistikoki, profesionalki, antolakuntza arazoak...». Saioa Tapizek nabarmendu du Udal gobernuari ikusten dioten helburu bakarra «euskara alboratzea eta zapaltzea» dela, eta guzti hori salatzeko, datorren ostiralean greba eguna deitu dute «Nahikoa da euskarafobiari stop!» lemapean.

Jaurlaritza Logoa