En directo
Hernaniko Karobieta auzoan sortua, saxofoi bikotea abiapuntutzat duen proiektua da Saxobieta. Judith Montero eta Roberto Pacheco musikariek osatzen dute Saxobieta, baina dagoeneko abisatu dute, puntualki beste musikarien elkarlanari irekita egongo den proiektua dela.
Saxobieta euren bizitzaren garapenari lotutako proiektua dela esan daiteke. Urteak eta urteak daramatzate elkarrekin jotzen, hainbat formatu eta musika mota ezberdinetan. Baina konfinamenduan estudioan igarotako ordu luzeek tamaina zein zailtasun handiko lan honetan murgiltzeko aukera eman die.
Hori guztia kontatzera eta pieza batzuk jotzera gerturatu dira Judith Montero eta Roberto Pacheco Bigarren Kafearen estudiora.
Deportes
Kontxako bandera zuzenean, NAIZ Irratian
Deportes
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Deportes
«Gaztetan hasi nintzenean, ez nuen espektatiba handirik; iritsi zaidana esker onez hartu dut»
IRRATIA
Zein eragin du jarduera fisikoak gure ongizate psikologikoan?
IRRATIA