En directo

Eneko Alkorta

Reggae Fever | The Titanians taldekoek 'Unidad y Fuerza' diskoa aurkeztu digute

Audio_placeholder

Reggae Fever | The Titanians taldekoek 'Unidad y Fuerza' diskoa aurkeztu digute

Loading player...
'The Titanians' taldearen 'Unidad y Fuerza' albumaren azala
'The Titanians' taldearen 'Unidad y Fuerza' albumaren azala

Aste honetako Reggae Fever saioa berezi egiteko aukera paregabeaz baliatu gara, The Titanians taldeko Egoitz Cobok eta Irati Vegaran beraien lan berria aurkeztu baitigute. 'Unidad y Fuerza' izenpean kaleratu nahi izan dute beraien lan berria eta guztiak entzuteko aukera izan ez badugu ere, txundituta utzi gaituzte disko osatzen duten zortzi kantuekin.

Txisi Txamas ahots nagusi bezala topa genezakeen lehen lana dela esan behar dugu honako hau, eta aurrez esan bezala 8 perlaz osaturiko Dub bertsioak tartekatzen dituen 'Showcase' bat. Bikoteak kontatu nahi izan digunaren arabera, lan hau sortu ahal izateko asmoa argia eta garbia izan da hasieratik: egunero beren sentimenduei forma ematen eta inguruko jendearekin partekatzen ahalegintzen diren pertsona guztiei mezu bat bidaltzea zehazki.

Soinu garbia, sendoa eta mezu kontzientea duen diskoa da aurrerantzean entzuteko aukera izango dugun hau ere, talde osoak helarazia eta modu erritmikoan hitzez adierazia.

Ondorengo kantuek osatzen dute diskoa:

1. Unidad y Fuerza
2. Dub y Fuerza
3. Me llamo Txisi Txamas
4. Me Dubeo Txisi Txamas
5. Run it
6. Dub it
7. Dentro de Babylon
8. Dentro del Dub

Jaurlaritza Logoa