En directo
Asteburuari atea zabaldu ahal izateko, 'Gramofonoa' entzuteko zita garrantzitsua izan dugu beste ostiral batez ere Naiz Irratian. Eta bai, saioari jarri nahi izan diogun izenburuak (zentzugabekeriak) dioen bezala, gure buruan arraroak egiten zaizkigun zenbait kontuz aritu gara kontu-kontari gaurko honetan.
Ez dugu inolako zalantzarik ideien gainean dugun kontrola konstantea izan de historia osoan zehar. Modu batera edo bestera, adierazpen askatasunerako eskubidea areagotu digula esan genezake internetaren erabilerak, baina ez hori bakarrik, irain eta irainduen kopurua ere ugaritu egin da.
Ez dago munduan zentsura ez duen herrialderik, guztietan baitako beraien legeetan hobe edo okerrago ezkutatuta. Esaterako, ikerketa batek dioenaren arabera, Espainia, kultur adierazpen gehien kontrolatzen eta zigortzen duen herrialdeetako bat da.