En directo

Hegoi Belategi
NAIZ Irratia

Bide judizialari ekin diote Bilbon haurdun dagoen emakume baten etxegabetzea ekiditeko

Judithek, 24 urte ditu, haurdun dago eta etxegabetua izateko arriskuan dago, Irati Jakak, AZET Bilboko Alde Zaharreko Etxebizitza Sindikatuko kideak azaldu digunez. Bide judizialari eta instituzionalari ekin diote irtenbide bat topatzeko asmoz. Urtarrilaren 15ean manfiestazioa deitu dute Bilbon.

Audio_placeholder

Bide judizialari ekin diote Bilbon haurdun dagoen emakume baten etxegabetzea ekiditeko

Loading player...
Bilboko San Frantzisko auzoko haurdun dagoen emakume bat etxegabetze arriskuan dago. (twitter @AzTaldea)
Bilboko San Frantzisko auzoko haurdun dagoen emakume bat etxegabetze arriskuan dago. (twitter @AzTaldea)

Martxoan, koronabirusak ekarritako konfinamenduaren ondorioz lanik eta diru sarrerarik gabe gelditu zen Judith. Egoera horretan, Bilboko Udalaren etxebizitza huts batean sartu zen, kale gorrian ez gelditzeko. Eta etxe horretan bizitzen ari zela, bere aurkako etxegabetze prozesu bizkor bat abian zela jakinarazi zioten.

Etxegabetzea ez da behintzat, bat batekoa izango, izan ere, AZETek, Bilboko Okupazio bulegoarekin elkarlanean prozesua behin behinean etetea lortu baitu, ohiko doako justiziaren bidea agortu arte gutxienez. Baina gaur gaurkoz, Judithi ez zaio etxebizitza alternatiborik eskaini.

Larunbatean manifestazioa egingo dute bere egoera salatzeko.

Jaurlaritza Logoa