En directo

Bigarren Kafea

Joserra Fachado: «Maitasunik gabe ezin da antzerkia egin»

Audio_placeholder

Joserra Fachado: «Maitasunik gabe ezin da antzerkia egin»

Loading player...

Antzerki irakasle, zuzendari, aktorea eta pailazoa da Joserra Fachado. Magisteritza ikasketak egin eta hezkuntza arautuan irakasle aritu bazen ere, Pasaiako Antzerki taillerrean ikasi ondoren, berehala ikusi zuen barruan zeramana antzerkia zela eta horretan murgildu zen. 

Aktore lanetan arlo ezberdinetan aritu da: zineman (Aupa Etxebeste edo Ilargiaren sekretua filmetan), telebistan (Goenkaleko Isaias gaiztoa hezur mamituz, adibidez) eta batez ere antzerkian, hori baita bere pasioa: Zingili-Zangala konpainiaren Andolin zer egin, Topo konpainiaren Zerbitzaria, Monsieur Klebs eta Rozalie, Lur azpiko kaioak-gaviotas subterráneas, Tanttakaren La Mano del emigrante, Xepeta Konpainiarekin berak sorturiko Errefusa, Modesto kapitaina ipuin kontaketa eta azken urteetan Euskal Herriko txoko ezberdinetara daraman Tomaxen abenturak

Guzti honez gain, Zurriola Antzerki Eskolan 20 urte baino gehiago daramatza bertako antzerki eskolako irakasle, aurretik koordinatzaile ere izan zelarik, talde amateurrekin ia urtero ikuskizun berria sortuz.

Eguberriak hementxe ditugu eta Tomaxen Abenturak-ekin buru belarri arituko da alde batetik bestera, Donostiako Olentzeroren ikuskizuna ere bere gain hartu duelarik. Hori guztia kontatzera etorri da Bigarren Kafearen 'Kafe Hutsa' tartera.

Jaurlaritza Logoa