En directo

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

2020an musika urbanoak eman duenaren lagin bat aste honetako ‘Badok’ tartean

Hip-hop musika, rapa, trap doinuak edota reggaetoia, denetarik izan dugu 2020an ere Euskal Herrian geroz eta gehiago errotzen ari den musika urbanoaren baitan. Hiru proiektu desberdinen kantuak ekarri dizkigu Jon Eskisabelek aste honetan MusikHaria saioko ‘Badok’ tartera.

Audio_placeholder

2020an musika urbanoak eman duenaren lagin bat aste honetako ‘Badok’ tartean

Loading player...
‘Bordagaineko larretik’ izeneko diskoa atera du Txomin Larronde ‘Txo’ Ziburuko artistak.
‘Bordagaineko larretik’ izeneko diskoa atera du Txomin Larronde ‘Txo’ Ziburuko artistak.

Urte asko dira dagoeneko Euskal Herrian rap edota hip-hop doinuak jorratzen dituzten lehen proiektuak agertzen hasi zirenetik. Negu Gorriakek, esaterako, bere lehen diskoan egiten ditu hainbat saiakera raparen inguruan. Baina azken urteetan, batez ere artista gazteenen artean, halako loraldi bat eman da musika urbanoaren bueltan. Kanpoan ere joera geroz eta zabalagoa den honetan, gure eszena ez da salbuespena izango.

Hartara, hainbat erreferentzia luzatu dizkigu aste honetan Jon Eskisabel ‘Badok’  atariko koordinatzaileak. Hiru erreferentziak musika urbanoarekin lotura duten arren, beste hainbat kontu jorratzeko aitzakia izan dugu kantuekin. «80-90. hamarkadako rapa da niri joera hauetan gehien gustatzen zaidana eta horren adibide da Arrano Pertxa eta Lengu ilunak atera duten lana», kontatu digu Eskisabelek.

Txo bakarlariaren ‘Bordagaineko dorretik’ disko interesgarria ere aipatu digu eta baita J Martina proiektua ere. «2020ko proiekturik interesgarrienetako bat izan daiteke estilo hauetan, baina oraindik ez dauka diskorik. ‘Kafe eta gailetak’ Gernikako Astran egiten den ekimena bueltan den honetan, lehen taldea izango da Larrabetzukoa, urtarrilaren 2an izango da hori», aurreratu digu ‘Badok’ atariko kazetariak.

Hauek aste honetako hiru proposamenak:

– Arrano Pertxa eta Lengu iluna - G.O.A.T.

– Txo - Ilunaren tenorea

– J Martina - Desira

Jaurlaritza Logoa