En directo

Klak hedabidea sortzear dela jakin genuen joan den astean. Aintzane Ariztegi, proiektuko kideak Informazioaren Harian nabarmendu du «gazteongandik eta gazteontzako sortutako komunikazio proiektua dela». Nabarmendu du gazteek espazio propio baten beharra zutela eta espazio propioa eraikitzea erabaki dutela, «gazteen intereseko gaiei heldu eta gazteen kezkei erantzuteko».
Nabarmendu du, teknologiaren garapenaren ondorioz informazioa kontsumitzeko modua erabat aldatu dela azken urteetan eta horregatik erabaki dutela talde komunikatiboa sortzea. Crowdfunding kanpaina bat jarri dute martxan itzulapikoa.eus atarian hedabidearekin hasteko beharrezko duten dirua eta baliabideak lortzeko, eta dena ondo bidean «urtarrila eta otsaila» bitartean jarri nahi lukete martxan.


