En directo

Bizitza goxatuz Hibai Etxeberriaren 'Goxokiak' diskoarekin

'Goxokiak' diskoa aurkeztu berri du Hibai Etxeberriak Durangoko azokan. Kultur tartean izan dugu musikari gernikarra bere azken lanaren berri ematen.

Audio_placeholder

Bizitza goxatuz Hibai Etxeberriaren 'Goxokiak' diskoarekin

Loading player...
Hibai Etxebarria
Hibai Etxebarria

'Goxokiak' du izena Hibai Etxebarriaren azken lanak, eta izenak berak ongi azaltzen duen moduan, horixe du helburua: garai mingots hauei goxotasun piska bat ekartzea.

Pandemia garaian sortu eta grabatutako 10 pieza biltzen ditu diskoak, bakoitza berezia, desbedina, baina guztiak modu batera edo bestera, goxoak. Elkarlan sendo baten emaitza da 'Goxokiak': 120 pertsonatik gorak parte hartu dute grabazio prozesuan etamunduan barreba 7 estudio ezberdinetan grabatua izan da.

Durangoko azoka buruan, nahikoa lan izan du Hibai Etxebarriak, pandemia tartean, disko hau grabatzen, baina azkenean lortu du helburua, eta azokarako edizio berezi bat prestatu du gainera: artisau gozogileek egindaako txokolatezko arraultza batean jasota datorren pendrive-a. Bertan 10 abestiak entzun ahal izango dira. Formatu klasikoaan kaleratu duen CDan berriz zortzi abesti datoz, beraz abesti guztiak nahi dituenak azokarako pretatutako bertsioa eskuratu beharko du.

 

Jaurlaritza Logoa