

En directo 16:00h - 18:00h
MusikHaria
18:00h - 20:00h
Paraleloan
20:00h - 21:00h
Bilynch

Euskaraldia aitzakiatzat hartuta euskal kantautoreak hartu ditugu hizpide Global Musik-en. Egutegiak horrela behartuta, saioaren hasieran presente izan ditugu Mikel Zabalza nafarra (bere heriotzaren 35. urteurrrena da) eta zendu berri den Diego Maradona futbolaria. Ondoren entzun ditugu Euskal Herriko hainbat kantautore, guretzako oso erreferentzialak izan direnak: Lurdes Iriondo, Xabier Lete, Mikel Laboa, Erramun Martikorena, Fermin Valencia, Imanol...eta noski, «Nafarroako espuela» ez da faltatu: Pottoka Punk, Urratu eta Skatu.