En directo

Bigarren Kafea

Miren Atxaga: «Desberdinak ziren emakumeak ez zituzten onartzen, gaur egun bezala»

Audio_placeholder

Miren Atxaga: «Desberdinak ziren emakumeak ez zituzten onartzen, gaur egun bezala»

Loading player...

Atzo inauguratu zen Tolosan, Sorginak! izenpean Sorgin Ehizari buruzko disziplina anitzeko erakusketa. Atzean estatu guztiko 51 emakume artista daude gai honen inguruko erantzun artistikoa bat ematen EmPoderArte elkartearen proposamenari erantzunez. 

Europak, XV. mendetik XVIII. mendera bitartean, aldaketa politiko eta sozial sakonak izan zituen: estatuen eratzea; lurrez jabetzea eta jabetza pribatua sortzea; nekazarien matxinadak; erlijio-gerrak... Krispazio handiko testuinguru hartan, emakumeek jazarpena pairatu zuten eta sorginkeriaz, magia beltzaz eta deabruak hartuta egoteaz salatu. Akusazioak interes pertsonaletatik egiten ziren eta eldarnio kolektibora gehitzen ziren.

Kalkuluen arabera, 250.000 emakume inguru akusatu zituzten sorginkeriaz, eta guztiak erre ez bazituzten ere, gehienek irainak eta torturak jasan zituzten. Ez zegoen emakumerik salbu. Pagaburu izan ziren eta gainerako herritarrentzat gerta zitekeenaren erakusle. 

Honen guztiaren inguruan aritu gara Miren Atxaga artistarekin. Arte Plastikoak izan dira bere bizitzaren eragile, gazte-gaztetatik marrazkilaritza artistikoarekin, margolaritzarekin, buztingintzarekin… Berak egindako 'Suaren elikagai jakintsua' obra erakusketaren parte da.

Jaurlaritza Logoa