En directo
Durangoko Azoka Euskal Herri osora zabalduko da 'Zu non, han DA' ekimenaren bidez. Ekimenaren koordinatzailea Jon Arriaga izan dugu lagun kultur tartean eta azaldu digunez, bi adar nagusi izango ditu: bata plaza eta bestea azoka.
Plaza, euskal herriko 8 herri ezberdinetan egingo diren 32 kontzertuek osatuko dute. Ibilbide luzeko taldeek eta hasi berriekin osatutako askotariko eskaintza izango da herri horietan abenduaren 4tik 8ra bitartean. Sarrerak Durangoko Azokaren webgunean eskuratu ahal dira.
Bestetik, azokaren luzatzea dator. Abenduaren 4tik 8ra bitarteko azoka, aurtengoan digitala izango da, baina abenduaren 9tik urtarrilaren 8ra bitartean, Euskal Herriko hainbat liburu dendetan Azokako produktuak eskuratzen jarraitzeko aukera izango dugu.