En directo

Bigarren Kafea

Imanol Rayo: «Iraganeko akatsak orainekoak ere badirela kontatzea zen helburua»

Audio_placeholder

Imanol Rayo: «Iraganeko akatsak orainekoak ere badirela kontatzea zen helburua»

Loading player...
Imanol Rayo zinema zuzendaria, ‘Hil kanpaiak’ filmatze lanetan. (NAIZ)
Imanol Rayo zinema zuzendaria, ‘Hil kanpaiak’ filmatze lanetan. (NAIZ)

Hildako zahar eta berriak, droga, jokoa, belaunaldien arteko arrakalak, anaien arteko arazoak… osagai horiek ditu Miren Gorrotxategi Azkunek (Azpeitia, 1981) idatzitako '33 ezkil' liburuak. Horiek guztiak hartu, eta 'Hil Kanpaiak' filma egin du Imanol Rayo Barandiaran (Arbizu, 1984) zuzendariak. Zinemaldian aurkeztu zuen filma, eta bihar iritsiko da zinema-aretoetara. 

Aktoreekin egindako lanketa nolakoa izan den eta liburuaren egokitzapena egiterakoan zein erronka izan dituen kontatu digu Imanol Rayo zuzendariak Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa