En directo
Kapitala ala bizitza? Zein ondorio ditu gure bizitza kapitalaren arabera antolatzeak? Galdera hauekin ekiten dio Marina Sagastizabalen ‘Hiruko gatazkatsua’ saiakeraren hitzaurreari Jule Goikoetxeak. Goikoetxeak azpimarratzen duenez, gisa honetako galdera ugari agertzen dira saiakera honetan, eta erantzunak topatzea baino, are galdera gehiago egitea da helburua. Bat dator baieztapenarekin egilea, Marina Sagastizabal.
Etxeko eta zaintza lanen eta enpleguaren arteko kontziliazioaz asko hitz egin da azken aldian, emakumeek bi alorretako beharrizanei aldi berean erantzun beharrak ekartzen dizkien ondorioez, baina bikote horri hirugarren esparru bat erantsi nahi izan dio Marina Sagastizabalek, parte hartze soziopolitikoarena.
Denbora, denboraren kontzeptua bera aztergai da Sagastizabalen saiakeran, izan ere hauxe, denbora da 'Hiruki gatazkatsu' honetako klabeetako bat. Kontziliazioa gizarte eredu produktibo honetan ezinezkoa da, eta 'Hiruki gatazkatsuak' horretaz ere hitz egiten du. Ekoizpenari eta diruaren balioari lotutako denborak markatzen du gure bizitza Sagastizabalen hitzetan. 'Hiruki gatazkatsu'-ko protagonistak ere aurkeztu dizkigu Marina Sagastizabalek, ama txarrak eta txanpiñoi militanteak zer diren azaldu digu.