En directo
Ion eta Gorka Izagirrek Astana taldean jarraituko dute 2021 denboraldian. Gurean izan dugu Ion Izagirre, bi anaietako gazteena, eta Kazakhstango taldearekin beste urtebeterako sinatzearekin «pozik» dagoela azaldu du ormaiztegiarrak.
Frantziako Tourrean izandako erorikoaren ostean, hasieran «zalantzak» izan zituela aitortu du Astanako txirrindulariak, baina «erabat osatuta» iritsi zen Espainiako Vueltara eta etapa garaipena ere lortu zuen bertan, Formigalen amaitu zen etapan, hain zuzen. Ondorioz, «egindako lanarekin oso gustura» dagoela azaldu du Izagirrek.
Denboraldia amaituta, orain «etxekoekin egoteko» aprobetxatuko ditu atseden egunak ormaiztegiarrak, baina bizikletan ere bueltaren bat edo beste emango duela aitortu du, eguraldia aprobetxatuz.