En directo
Aurreko atalean Bikingoek euskaldunengan izan zuten eraginaz hitz egin zigun Juan Inazio Hartsuagak eta gaia burutik ezin kendu ibili gara ordutik. Gaurkoan, euskaldunen jatorri paleolitikoaz aritu gara.
'Proceedings of the National Academy of Sciences of the USA' aldizkariak dionez Atapuercako nekazari-artzainen genomek erakutsi dute orain dela 5.000 urteko eta egungo euskaldunen arteko ezaugarri genetikoen lotura. 2015ean argitaratutako ikerketa hori aitzakitzat hartuta, genetika, hizkuntza eta kulturaz hitz egin digu Hartsuagak.
Euskara zeri lotzen zaio? Ekialde Hurbileko nekazariek ekarri zuten hizkuntzari ala haien aurretik hemen zebiltzan ehiztarienari? Bere hitzetan, «arkeologiak erakusten digu nola izan zen trantsizio hori eta erakusten digun horrek ez du iradokitzen hizkuntza ordezkapena egon zenik».
Ilunak Argitzen tartean, Inazio Hartsuaga euskal idazleak eta antropologian adituak gure historiari buruzko misterioak argitzen laguntzen digu.