En directo

Naiz Irratia

Joseba Zulaika: «Harrigarria da oraindik errepublikarrek Trump ez baztertzea»

AEBtako hauteskundeen emaitzak jakin eta biharamunean, Naiz Irratira gonbidatu dugu Joseba Zulaika. Hauteskundeak historikotzat jo ditu eta azken egunetan bizi izan den egoera benetan larria dela uste du. Boterearen bidez demokrazia arriskuan jarri du Trumpek Zulaikaren ustez.

Audio_placeholder

Joseba Zulaika: «Harrigarria da oraindik errepublikarrek Trump ez baztertzea»

Loading player...
Joe Bidenen garaipena ezagutu berritan, kalera irten dira zaleak ospatzera
Joe Bidenen garaipena ezagutu berritan, kalera irten dira zaleak ospatzera

Estatu Batuetako azken hauteskundeen ostean gauzak aldatzen has daitezkeela uste du urte luzetan zehar Nevadan bizi izan zen Joseba Zulaika euskal antropologoak. «Bozketaren prozesua zalantzan jarri du behin eta berriz». Donald Trumpek egin dituen adierazpenak oso lekuz kanpokoak izan direla uste du eta bere botereari esker Estatu Batuetako demokrazia sistema zalantzan jarri duela. «Jendeak benetako arriskua sentitu du eta horregatik joan da bozkatzera».

Joe Bidenen garaipenaren ostean, alderdi errepublikarrak Donald Trump albo batera utzi beharko lukeela uste du Zulaikak. «Hala egin behar lukete, harrigarria da oraindik ez baztertu izatea». Trumpen alderdikide asko desbideratu dira dagoeneko aste honetan presidenteak hartutako bidetik, eta Zulaikak uste du datozen egunotan beste batzuek ere hautu hori egingo dutela. «Ez daukate errealitatea onartzea beste aukerarik».

Jaurlaritza Logoa