En directo

Oihana Azkue

Zuena da hitza!

Kulturgintzak bizi duen egoera zein den ezagutu, entzun nahi izan dugu gaur kultur tartean. Sortzaile eta kulturgileei eman diegu gaur hitza.

Audio_placeholder

Zuena da hitza!

Loading player...
Zuena da hitza
Zuena da hitza

«Bertan behera» dira kulturgile eta sortzaileen amets-gaizto bilakatu diren bi hitzak. Uda parteko ameskeriaren ostean, errealitate gordinena aurrez aurre jarri dizk¡eten hitzak dira. Lehendik ere, nahikoa egur jasota ziren kulturgile eta sortzaileentzat, pandemiaren bigarren olatu hau, kasik tsunami bilakatu da bere neurri murriztaile berriekin. Horregatik, esan diegu, galdetu diegu, zer moduz zaudete? Eta hemen erantzunak. 

Gaiza Peñafiel argazkilari eta musikariak, Aitziber Garmendia aktoreak, Iñaki Palacios musikariak, Mikel Soto idazleak, Aihoa Urien idazleak, Lander Otaola aktoreak, Uxue Ruiz de Arkaute artistak, Xabier Etxeberria idazleak, Ane Pikaza ilustratzaile eta aktoreak, Ander Lipus aktore eta antzerki zuzendariak, Aitor Arregi zine zuzendariak eta Oier Zuñiga aktore eta ilustratzaileak hartu dute gaur hitza NAIZ irratiko kultur tartean.

Jaurlaritza Logoa