En directo

NAIZ Irratia

Eta emaitza 'ez Biden ez Trump' balitz? AEBetako balizko biharamun zailari begira

AEBetako hauteskundeei begira dago mundu erdia gaur, Donald Trumpen aroari amaiera eman diezaiokete gaur estatubatuarrek. Emaitza estuak sor dezakeen eskenatokia da kezka gehien sortzen duena, hautagaiek emaitza ez onartzea. Mikel Zubimendirekin aztertu dugu gaur gerta daitekeena.

Audio_placeholder

Eta emaitza 'ez Biden ez Trump' balitz? AEBetako balizko biharamun zailari begira

Loading player...
«Onena iristeko dago oraindik» dioen afitxa, Trumpen kanpainan. JEFF KOWALSKY / AFP
«Onena iristeko dago oraindik» dioen afitxa, Trumpen kanpainan. JEFF KOWALSKY / AFP

Ia 100 milioi boto izan dira dagoeneko posta bidez AEBetan, parte hartze ikusgarria hauteskunde eguna iritsi aurretik. Gaur erabakiko dute estatubatuarrek Donald Trumpek jarraituko duen Etxe Zurian ala Joe Biden, betiko politiko bat izan arren bai korporazio handiek eta, besterik ezean, baita mugimendu herritar ezkertiarrek ere babaestu duten hautagaia.

Beldur giroa hedatu da AEB guztietan, emaitza estu batek sor dezakeen biharamunaren beldur, eta sistemak «krak» egingo balu? Hori Mikel Zubimendirekin aztertu dugun hipotesietako bat.

Trumpen agintaldiari ere begiratu diogu, ekonomikoki herrialdeak izan duen garapenari eta koronabirusaren iritsiera, dena aldarazi dezakeen faktorea. Gainera, Joe Biden, betiko 'stablishment'-a %100ean, Trump botatzearren ezkerreko mugimendu ugarik babestu duena.

Jaurlaritza Logoa