En directo
Ander Lipus aktore eta antzerki zuzendaria izan da kultur tartean Artedrama, arte eszenikoen plataformatik abian dituzten antzezlan eta ekimenen berri ematen. 'Zaldi Urdina' antzezlanaren birak aurrera dirau, zailtasunak zailtasun. «Aste honetan bertan bi emanaldi bertan behera utzi behar izan ditugu Ipar Euskla Herrian, eta egin ahal ditugun emanaldietako aforoak, asko murriztu behar izan ditugu» azaldu digu Lipusek, 'Zaldi urdinaren' bira arrakastatsuak jasotako golppea gogoan. Hala eta guztiz ere, oztopoak oztopo, antzokiak bete egiten dira, antzezle eta zuzendariaren esanetan, «ikusleak bihurtu dira benetako heroiak».
Egoeraren larria dena izanda ere, Artedramatik izugarrizko ahalegina egiten ari dira ahalik eta lan eta ekimen gehienak aurrera eramateko, aurrez aurreko ekimenen aldeko apostu sendoa eginez. Zentzu horretan, 'Keinu' ere bueltan da, euskal sortzaileen inguruan Artedramak antolatzen duen monografiko sorta. Oihane Enbeitak egunerokotasunaren poetika zein den erakutsiko digu azaroaren 7 eta 8an eta Iraia Eliasekin animalietatik pertsonetara salto egiteko aukera izango dugu hil beraren 21 eta 22an. Abendunduan berriz, Miren Tirapuren txanda iritsiko da, gorputz aldakorrak, gorputz askeak ezagutzeko beta.
Hauetaz eta beste hainbat kontuz gozatu dugu Ander Lipusekin solasean kultur tartean.