En directo
Ezin sinetsi, hala dago Joana Haranburu Xistor Haranbururen alaba. Eta ingurukoak ere hala daude, noski, «poza, negarra, irriak alde guztietan» . Xistor Haranburu, berriz, «liluratuta» dagoela azaldu du. Atzo hitz egin zuela bere amak aitarekin eta «liluratua dago, hainbeste urtez itxoin eta gero, ostiralean bisitan aipatu genuen eta pensatzen genuen ezekoa izango zela beti bezela», azaldu du alabak.
Ez zuten espero frantziar auzitegiek azkenean Haranbururen baldintzapeko askatasuna onartuko zutenik. Hirugarren eskaera da onartu dutena eta aurrez, beraz, atzera bota zituzten beste biak.
Pozik, halako erabakiak, sopresaz jasota ere, erraz jasotzen direla dio, noski, Haranburuk. Esperantzari eutsi diotela beti, baina bi eskaera atzera bota ostean, askatuko ez zutela ere pentsatzen hasiak zirela azaldu du.
Sinestsi nahi du aldaketa baten aurrean gaudela eta beste presoak ere laster hasiko direla aske uzten. Aitarekin batera zigortu zituzten Jakes Esnal eta Ion Kepa Parot oso gogoan dituela baieztatu du, baina eurekin batera, gainerako preso guztiak ere.
Azaroaren 24rako Xistor Haranburu etxean izango dela esan diete. Etxean bai, baina preso segiko duela gogoratu du alabak. Lehen urte eta erdian neurri zorrotzak izango dituela azaldu du, ezingo duela apenas etxetik atera.