En directo
Ilunak Argitzen tartea estreinatu dugu gaur Bigarren Kafean. Juan Inazio Hartsuaga euskal idazleak eta antropologian adituak gure historiari buruzko misterioak argitzen lagunduko digu bi astez behin.
Hartsuagak mitologiaren inguruan zenbait liburu eta dozenaka artikulu idatzi ditu, haien artean 'Euskal Mitologia Konparatua: Jentilen akabera' (Gaiak, 2004). Doktoretza tesia ere hildo horretatik egin zuen, mitologiaren ahozko transmisioa aztertuta. Hizkuntzari ere erreparatu izan dio 'Euskararen egoerari irizten' (Hiria, 2009) lanarekin, adibidez.
Gaurkoan normandoek Euskal Herriko mitologian izan zuten eragina azaldu digu. Eta hizkuntzari dagokionez, harrituta utzi gaituzten datu batzuk ere bota dizkigu, Hodei hitza eskandinaviar mitologiako Odin Jainkotik datorrela, adibidez.