En directo

Asier ERRASTI

500 metro baino gehiago ditu inoiz erregistratu den olaturik altuenak

Iker Ibarluzea meteorologoa olatuen inguruan aritu da aste honetan 'Asteburuko Harian' saioan. Azaldu digu mundu mailan inoiz erregistratu den olaturik altuena 1958ko tsunami batean jazo zela Lituyan (Alaskako golkoko ipar ekialdean), eta 520 metro zituen.

Audio_placeholder

500 metro baino gehiago ditu inoiz erregistratu den olaturik altuenak

Loading player...
Espectacular imagen de ola rompiendo en el Paseo Nuevo, en enero pasado. (Juan Carlos RUIZ | FOKU)
Espectacular imagen de ola rompiendo en el Paseo Nuevo, en enero pasado. (Juan Carlos RUIZ | FOKU)

Erregistratuta dagoen olaturik handiena Alaskan eman zen. 1958ko uztailaren 9an, bertako 22:15ean. 7,8ko magnitudera iritsi zen lurrikara hasi zen 14,5 kilometroko luzera eta 200 metroko sakonera duen Lituyako badian[1]. Bi minutu geroago, 30 milioi metro kubiko inguru lur eta arroka jausi ziren Lituyako glaziarretik badiaren hondora. Talkak, badiaren sarreran 200 kilometro orduko abiaduran aurrera egingo zuen 516 metroko altuerako ur zutabe bat altxarazi zuen.

Euskal Herri mailan berriz, olaturik handiena Donostian erregistratu zen 2009. urtean. 'Klaus' zikloi tropikalak eratu zuen hau eta 6 etxe-bizitzako garaierara iritsi zen, 26 metro hain zuzen.

Olatuaren fenomenoa zer den badakigun arren, hauek noiz, nola eta zergatik sortzen diren ikasi dugu gaurkoan. Eta horrekin batera itsasoaren 'magiaz' eta botereaz ohartzeko balio izan digute Iker Ibarluzeak, irratiko meteorologoak eman dizkigun datu esanguratsu ezin beldurgarriek.

Jaurlaritza Logoa