En directo

Naiz Irratia

Udalen parte hartze handiagoa eskatu du Nagore Alkorta Azpeitiako alkateak

Azpeitiako alkatea ez ezik, Eudeleko lehendakari-orde ere bada Nagore Alkorta. Naiz Irratian azaldu ditu Azpeitian egin duten baheketaren inguruko xehetasunak, baita Eudelen aurkeztu duten proposamenarenak. Oro har, pandemiaren kudeaketan udalek pisu handiagoa izan behar dutela aldarrikatu du.

Audio_placeholder

Udalen parte hartze handiagoa eskatu du Nagore Alkorta Azpeitiako alkateak

Loading player...
Nagore Alkorta, Azpeitiko alkatea.
Nagore Alkorta, Azpeitiko alkatea.

Joan den astean ostegunetik larunbatera bitarte PCR probak egin dizkiete 17 eta 40 urte bitarteko azpeitiarrei. Osakidetza eta Lakuako Osasun sailak martxan jarritako baheketa berrien baitan Azpeitia izan da azkenengoa probak egiten. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak Naiz Irratian adierazi du azken zenbakien faltan, gustura daudela herritarrek eman duten erantzunarekin.

Era beran, joan den astean Lakuako Osasun Sailak bilerara deitu zituen Urola Erdiko eta Goierriko alkateak. Alkortak adierazi du bertan izan zela eta azaleko argibideak eman zizkietela. Bilera egin eta gutxira jakinarazi zuen publikoki Lakuako gobernuak neurri zorrotzagoak sartuko zirela indarrean. Horren inguruko ezertxo ere ez zietela esan adierazi du.

Eudeleko lehendakari-ordea izaki, joan den astean Eudelen bilerara eraman zuen EH Bilduk Europako Funtsen zati bat udalen esku uzteko egin duen proposamena. Oraindik erantzunik jaso gabe daudela adierazi du.

Alkortak defendatu du Europako funtsen baitan, udalek gutxieneko parte hartze bat behintzat izan beharko luketeela. Finantza kontseilura ere eraman zuen proposamena koalizioak. Eudeleko lehendakari-ordearen hitzetan beharrezkoa ida udalek erabakietan esku hartze handiagoa izatea.

Jaurlaritza Logoa