En directo

Ion T.Barrena / Ainara Rodriguez

Donostia Zero Pobrezia: «Pandemia aitzakia bilakatu daiteke hainbat neurri ez hartzeko»

Pobreziaren aurkako eguna ospatuko da larunbatean, urriaren 17an, eta horren aitzakian, urte luzez egoera iraultzeko lanean diharduten Donostia Zero Pobrezia plataformako kideak gonbidatu ditugu gurera.

Audio_placeholder

Donostia Zero Pobrezia: «Pandemia aitzakia bilakatu daiteke hainbat neurri ez hartzeko»

Loading player...
15 urte bete ditu Donostia Zero Pobrezia plataformak. (Andoni CANELLADA/FOKU)
15 urte bete ditu Donostia Zero Pobrezia plataformak. (Andoni CANELLADA/FOKU)

Donostia Zero Pobrezia plataformako kide diren Iñigo Odriozola eta Irene Molerok kontatu digute egungo osasun krisiak azken urteetan aurreratutako apurrean berriz ere atzera egitea ekarri duela, baina pandemia baita ere «aitzakia» bilakatu daitekeela «hainbat neurri ez hartzeko». Ildo horretan, uste dute egungo sistemak ez duela laguntzen pertsona erdigunean jartzeko egoera iraultzen.

Eta neurriak hartu beharra dago, pobrezia ez delako halabeharrekoa; helburua «pobreziaren arrakala puskatzea» dela nabarmendu dute. 

15 urte borrokan

15 urte beteko ditu aurten Donostiako 21 entitate eta gizarte mugimendu batzen dituen plataforma hau eratu zenetik. Pobreziaren eta bazterkeriaren alde jardun dira orduz geroztik borrokan, batzuetan baita nahi eta ezinean ere, baina konbentzimendu argiarekin: merezi duela eta ahalegina egin beharra dagoela gizarte justuago bat erdieste aldera.

Bihar, nazioarteko eguna probestuz, bizikleta martxa egingo dute Haizearen Orrazitik abiatuta, eguerdiko 12:00ean.  

Jaurlaritza Logoa