En directo
Igandeko binakako finalerako bost egun baino falta ez direnean, oraindik ere ez dago sarrerarik salgai eta ez dago argi finala jokatuko den ala ez. Bestetik, EPELek Albisu eta Agirreri larunbateko partida 22-0 galdutzat eman izanagatik, ELAk epaitegietara jo du gaur greba eskubideen urraketa gisa ulertzen baitute erabaki hori. Egoera aztertzeko asmoz gurean izan dugu Mikel Larunbe pilotarien kolektiboko ordezkaria eta azaldu du pilotarien «greba eskubidea urratzen» ari direla horrelako erabakiekin.