En directo

Txingudiko badiako paduran hasi eta Baztango Xorroxin iturbururaino garamatzan bidaia da 'Bidasoan gora' Eneko Aizpuruaren lana. Bidaia bikoitza gainera, zazpi egunez idazleak egindako bidaia fisikoari, liburuan jaso dituen pasadizo eta protagonistek gure historia hurbilean zehar bidaiatzeko aukera ere ematen digutelako.
Bidaia kronika bat izan zen proiektu honen abiapuntua, eta lanak badu bidaia kroniken arima. Baina, ez da baina bidaia kronika bat. Lana bada gure historiaren errelato bat, baina ez da historia liburu bat. Lanak badu fikzioa, baina egiazkoak ditu protagonistak. Bidaia, historia eta literatura leun josi ditu Aizpuruak, eta emaitza jakin-minez eta gozamenez irakurtzen den lana da.
Gurean, kultur tartean izan da idazle lazkaotarra, 'Bidasoan gora', uraren norabidearen kontra egindako bidaia horretan aurkitutakoak partekatzen.


