En directo

Ion T. BARRENA

«Gazteek euskara jaso dute, baina tresna gehiago behar dituzte egoera kudeatzeko»

Datu gutxi du Soziolinguistika Klusterrak kaleratu berri duen gazteen euskararen erabileraren inguruko azken azterketak. Ideologia, praktikak eta bizipenak jaso dituzte; gazteen ahotik zuzenean, ezagutzatik harago erabilpenean eragin dezaketen faktoreak ezagutu asmoz. Errezeta? «Ez dago, mila piezako puzzle handi bat dugu eta hori nola enkajatu da gakoa». 

Audio_placeholder

«Gazteek euskara jaso dute, baina tresna gehiago behar dituzte egoera kudeatzeko»

Loading player...
Jagoba Manterola / FOKU
Jagoba Manterola / FOKU

'Gaztek euskararen eszenatokian: erabileraren auzia' ikerketaren emaitza kaleratu berri du Soziolinguistika Klusterrak. Azken urteetan egin diren azterketa kuantitatiboen ostean urrats bat aurrera egin asmo duen azterketa da, gazteek euskararekin duten harremana aztertu nahi duena, erabileran eragin dezaketen faktore nagusiak aztertu asmoz. 

NAIZ Irratian izan dira azterketa koordinatu duten Olatz Altuna eta hau zuzendu duen Jone Miren Hernandez. 

Errezetak eskatu dizkiegu erabileraren auziari heltzeko, baina konplexua da, eta neurriko erantzuna beharko du, Hernandezen hitzetan, «gakoa hori da, puzzle handi bat dugu eta hori nola enkajatu asmatu behar dugu». 

Garai bateko pisu ideologikoa galdu du euskarak belaunaldi berrien artean, Olatz Altuna: «garai bateko diskurtso politizatu hori ez dugu jaso; are gehiago, esango nuke galdetu diegunean hizkuntzaren egoeraz eta hizkuntza politikez oso ahul, hustuta, sumatu ditugula». 

Zerekin lotzen dute euskara gazteek? «Familia eta hezkuntza», aipatu dute bi ikerlariek, «gazteen kulturarekin ez datoz bat, oso garrantzitsuak dira baina gazte bezala beste interes batzuk dituzte», Hernandezen esanetan.

Transmisiotik harago 

Azterketaren hipotesia baieztatu du lanak, transmisiotik harago bestelako tresna batzuk behar dituztela gazteek, «ohiturak aldatzearekin ez da nahikoa, aukera gehiago behar dira eta tresna gehiago eman. Eskolan gazteek euskara jaso dute, baina zer edo zer gehiago landu behar da, tresna gehiago behar dituzte egoera kudeatu ahal izateko».

 

Tresna gehiago, babes guneak, baliabideak... azterketaren emaitzek urrats bat aurrera egiteko abiapuntua jarri die ikerlariei, «gazteak eroso dauden eremuetan» eragiteko bideak ireki behar direla uste dute. 

Jaurlaritza Logoa