En directo

Hileta batean izan zen, hildakoaren amonak irrintzi bat bota zuen, eta Ekain Martinez de Lizarduyren baitan, erraietan, zerbait mugitu zen. Irrintziaren inguruan zerbait egin behar zuela eta, ezustekoa hartu zuen jabetu zenean ezer gutxi aztertu izan dela gurean gure arbasoengandik jasotako oihu, edo garrasi honen inguruan. Zer da irrintzia? Irrintzia bat da, edo irrintzi mota bat baino gehiago dago? Galdera hauei erantzuna bilatu nahirik abiatu zuen Lizarduyik bere bidaia partikularra Euskal Herriko txoko desberdinetatik barna.
Bidaia horretan aurkitu duenaren kontaketa da 'Erraiak', 30 minutu inguruko dokumentala. Lanak egin du bere bidea Euskal Herriko hainbat aretotan, baina orain nazioartetik datozkio loreak. Uruguay-en lehenengo eta Erroman eta Los Angelesen berriki dokumental onenaren saria jaso du 'Erraiak' -ek.


