En directo
Bueltan da 'Kera Deia' eta gogoz eta indartsu ekin diogu bigarren denboraldi honi. Wendy O'Willisams izan da lehen asteburuko protagonista. Izaera desafiatzailea zuen eta nagusikeriaren kontra erakusten zuen bere burua. 15 urte zituela atxilotu zuen lehen aldiz larru gorritan eguzkia hartzeagatik. 'Plasmatic' taldeko sortzaile, zuzenekoek ez zuten inor axolagabe uzten.
Rochesterren jaio zen, eta haurtzaro eta nerabezaro zailak izan zituen. Gurasoekin zuen harreman gogorra zela eta, hamasei urterekin etxetik ihes egin eta Coloradoko estatura autostop egin zuen, gero Floridara eta 1974an Europara iritsi zen. Bi urte geroago, Estatu Batuetara itzulita, Rod Swenson artistaren 'Captain Kink's Theatre' konpainiako taldea osatu zuen.
1977an, Rod Swenson bikotearekin batera 'Plasmatics' taldea sortu zuen, eta hurrengo urtean New Yorkeko CBGB esparruan estreinatu zen. Ikusgarriak ziren bere performanceak: hasieran, erizain-jantzita, mohikano-mozketa erakargarriarekin, zinta isolatzaileekin edo senarren gainean bizarra egiteko kremarekin, edo, besterik gabe, titi bistan. Jarrera nihilista izan zuen taldeak: telebistak maailuekin txikitzea, gitarra elektrikoak motozerrekin ebakitzea, anplifikadoreak tirokatu edo automobil bat lehertzea. Hala, punk musika shock rockaren antzerkiarekin bateratu zuen.