En directo

Eli Pagola

[19] Haziak dituenak altxor bat dauka

[19. saioa]

Audio_placeholder

[19] Haziak dituenak altxor bat dauka

Loading player...
Tomatea - Gelditu Makinak
Tomatea - Gelditu Makinak

Haziak dituenak altxor bat dauka. Hazidun inork gutxik ukatuko duen atsotitza da hori. Altxorrak, ordea, ez du esanahi bera denontzat. Ate ertzean ditugu hazi-patenteak dituzten farmazeutika erraldoiak; lehio koskan, berriz, belaunaldiz belaunaldi eraldatzen joandako auzoarenak. Biologikoa ez ezik, hazien pisu antropologikoari erreparatu die Marta Barba Gassó ikertzaile feministak. Euskal Herriko bi tomate aztertu ditu Gassok, Arrasateko Larrosa eta Jack tomatea. Biak ditugu euskal tomatetzat nahiz eta bertan oso denbora gutxi duten. Lehenaren hazia eskuz esku transmititu da, bigarrena lortzeko erostea da aukera bakarra. Baina udan baratzeko tomate uzta jasotzeaz haratago, zein irakurketa sozial egin daiteke honetaz guztiaz?

Eta ekologiarekin jarraituz, produktuak eskura al ditugu? ba al dugu gure inguruko ekoizleen berri? ekoizlea eta kontsumitzailea elkarrengandik gertu al gaude? Iruñerriko Landare proiektuan horretan dabil eta Amaia Elizagoien hurbildu zaie ate joka.

Jaurlaritza Logoa