En directo
Presa dugu denok koronabirusari aurre egingo dion txertoa eskuragarri izan dadin, eta lasterketa abiatu dute mundu osoan txerto hori ahalik eta azkarren lortzeko.
Zientziak garrantzia izugarria hartu duen honetan, Eneko Axpe da egunerokoan ikerlari lanetan aritu eta izaten ari diren aurrerapenak herritarrei azaltzeko lan berezia egiten ari denetako bat. Txertoen uneko egoera azaltzeko gonbidatu dugu NAIZ Irratira oraingoan.
AstraZeneca eta Oxford elkarlanean garatzen ari diren txertoa eten egin behar izan dute, probetan parte hartzen ari zen boluntarioetako bati sortu zaion gaitz bat tarteko. Etete honen xehetasunak azaldu ditu Axpek eta azpimarratu «normala» dela halakoak gertatzea sendagai baten proba garaian.
Berarekin aztertu ditugu mundu osoan garatzen ari diren txertoak, fidagarriak izan daitezen jarraitu behar dituzten protokoloak eta horietako bakoitza zer momentutan dagoen.
Presaz gabiltzan arren, «pazientzia» beharko dugula dio Axpek.