En directo

Naiz Irratia

«Politika instituzioetatik kanpo egiten dut baina orain legebiltzar barrura eman dut saltoa»

Gasteizko Legebiltzarrak 12. legealdia abiaraztearekin batera, hainbat dira parlamentari karguan estreinatu diren lagunak. Tartean, EH Bilduko Ikoitz Arrese. Legealdiari begira jarri gara berarekin Naiz Irratian.

Audio_placeholder

«Politika instituzioetatik kanpo egiten dut baina orain legebiltzar barrura eman dut saltoa»

Loading player...
Ikoitz Arrese, eskubian, eta Idurre Bideguren, EH Bilduko senataria
Ikoitz Arrese, eskubian, eta Idurre Bideguren, EH Bilduko senataria

Astelehenean legebiltzar berria osatzeko saioan parte hartzea berezia izan zela aitortu du Arresek, azken hiru urteetan EH Bilduren aholkulari gisa aritu den arren parlamentuan bertan. Oro har, «euskal herritar askok bezala», egunerokoan politika «instituzioetatik kanpo» egiten duen arren, orain legebiltzar barrura eman du jauzia. Eta gogotsu dago, EH Bilduko gainerako ordezkariak bezala, urtarriletik «funtziotan» den legebiltzarrean «behar ditugun ekimenak aurrera eraman ahal izateko».

Legeladiari begira, gaur gaurkoz, premiazkoena pandemiak sortu duen eskenatokia kudeatzea dela argi du. «Pandemiaren ondorio larriak etorkizun urbil batean areagotu egingo dira eta EH Bilduren lehen erronka herri bezala inor atzean utziko ez duen programa bat garatzea da».

EH Bilduren, eta jendarte osoaren erronka da, halaber, ultraeskuinaren presentziari aurre egitea. Ordezkari bat lortu du VOXek Gasteizko Parlamentuan eta kezkaz bizi du egoera Arresek. Itun antifaxista bat osatu behar dela defendatu du eta ultraeskuinari ez zaiola «jokatzeko inongo arnasbiderik eman behar».

Hezkuntza

Askotariko gai eta eremuak landuko dira, noski, hasi berri den legeladi honetan Gasteizko Parlamentuan. Covid-19ari loturikoak izango dira dudarik gabe lehen lerroan. Tartean, hezkuntzan ere egoera zaila bizi da. Urte luzeak daramatza Ikoitz Arresek hezkuntzaren eremuan lanean eta gobernuaren kudeaketa ez dela batere egokia izaten ari kritikatu du. Gasteizko, eta baita  Iruñeako gobernua ere «desagertuta» daudela salatu du. Hezkuntza eragile guztiak bilduko dituen mahai sortzea premiazkotzat jo du.

Jaurlaritza Logoa