En directo
Kalifornitik zabaldu da uztaileko lehen 'Beste Bat' saioa. Bertan bizi da Maisha MC, zehazki, San Frantzisko hiririan. 121Krew taldean aritu zen, baita Patrol Destroyes-en ere, eta orain bakarka dabil. 2019an kaleratu zuen bere lehendabiziko lana, Vmme Sahar. Disko kontzeptual bat da, bidaia bat. Bere jaioterritik, Barakaldotik, Martera.
Gaur egun, NASAn egiten du lan Maisha MC-k. Dena ongi bidean, 20 urte barru egingo du gizakiak lehen bidaia gure ondoko planetara, Artimis programarekin. Bidaia horren garapenean ari da lanean Maisha Mc eta hain zuzen hura izan da bere inspirazio iturri 'Vmme Sahar' diskan. Horregatik, binilo formatuan kaleratutako lan honetan euskal soinuak eta Marteko soinuak sanpleatu egin ditu.
Baina lehen 'Beste Bat' saio hau, ez da bidaia espazial bat izanen, baizik eta denboran atzera egindako bidaia bat. 2020 hau urte kaskarra izaten ari dela dio Maisha Mc, Covid19, Black Lives Matter...baina 2020an ere bada zer ospatua: 20 urte bete dira euskarazko lehen hip-hop diska atera zenetik. 20 urte horien errepasoa egin du Maisha MCk lehen saio honetan.
Hemen aukeratutako fonoteka:
Alboka Beat- Maisha Mc
Koktel Molotoff- Selektah Kolektiboa
M.A.K - M.A.K
Eskaera eta Eskaintza - Norte Apache
Gora Baraka behera Neguri - 121 Krew
Oasi-Laize Mc
Nire bala - Haizea
Ziakhus - Nahi duten modura
Lengu - Arrano Pertxa eta Lengu Iluna
Gustoko - Nizuri Tazuneri
This is Euskadi - Buru Arin (haziak)
Gaztaren bila - Peio & Isua