En directo

Oihana Azkue

Irailaren 21etik 26ra egingo da Artedrama Euskal Laborategia

Artedramaren laborategia udazkenean egingo dute aurten, aste santu inguruko hitzordua atzeratu ostean. Ander Lipus Artedramako sortzaile eta kideak eman dizkigu laborategi honi buruzko xehetasunak. Zaldi Urdinaren iraileko itzuleraz ere jardun dugu eta baita esku artean duen proiektu berriz ere: 'Atzerrian lurra garratz'

Audio_placeholder

Irailaren 21etik 26ra egingo da Artedrama Euskal Laborategia

Loading player...
Zaldi Urdina est le nouveau spectacle de Ximun Fuchs. © Artedrama
Zaldi Urdina est le nouveau spectacle de Ximun Fuchs. © Artedrama

Artedrama Euskal Laborategia irailaren 21etik 26ra bitartean ospatuko da Aulestin, ohiko formatuan. Urtero legez euskal antzerkiaren irla honetaz gozatzeko aukera izango dugu beraz.Aurtengoan bost irakasle arituko dira eskolak ematen Ander Lipus Artedramako sortzaile eta kideak azaldu digunez: Lipus bera, Maika Etxekopar, Amançay Gaztañaga, Ximun Fuchs eta Marina Suarez. Ikastaro guztiak euskaraz izango diraeta oraindik bada aukerarik bertan izena emateko, Artedramaren webgunean aurkitu dezakegu horretarako informazio guztia.

Bestetik, irailetik aurrera Zaldi Urdina antzerki lanaberriz ere oholtza gainean ikusteko aukera izango dela aurreratu digu Ander Lipuse.  Egin ezin izan zituzten emanaldi batzuez aparte, agertoki berriek osatuko dute biraren amaiera izango dena.

Proiektu berri baten berri ere eman digu Lipusek: Atzerriana lurra garratz-en sortze prozesuak aurrera dirau. Laura Penagos aktore kolonbiarra eta Ander Lipus bera  egongo dira oholtzan Amancay Gaztañagak zuzenduko duen obra honetan, eat irailean egingo dute hurrengo egonaldia.

Jaurlaritza Logoa