En directo

Oihana Azkue

Fenomeno meteorologiko arraroak

Iker Ibarluzeak astero ekartzen dizkigu eguraldiari lotutako bitxikeriak. Aste honetan, fenomeno meteorologiko arraroak izan ditugu hizpide, bola itxurako tximistak, igel eta arrain zaparradak edota hodei lentikularrak besteak beste.

Audio_placeholder

Fenomeno meteorologiko arraroak

Loading player...
 Paul Thomas Anderson en 'Magnolia' filmeko fotograma
Paul Thomas Anderson en 'Magnolia' filmeko fotograma

Zerutik igelak eta arrainak erortzea, bola itxurako tximistak edota odol tankerako euri zaparradak izan badirela sinestea ere kosta dakiguke. Baina gertatu gertatzen diren fenomenoak dira, feneomeno meteorologiko arraroak, eta denek dute bere arrazoia atzean.

Iker Ibarluzeak fenomeno bitxi hauek izan ditu aste honetan hizpide, eta azaldu digu esate batera AEBn hurakanen ostean ohikoak izaten direla igel eta arrain jasak, eta  inoiz behiak eta zaldiak ere jaurti dituela haize zakarrak.

Tximistena mundu oso bat da: era guztietakoak aurkitu ditzakegu, hasi bola itxurakoetatik eta sugarren itxura dutenetaraino. Gauza bera gertatzen da hodeiekin ere, haize korronte eta tenperatura desberdinen kostrasteen eraginez, itxura desberdinetako hodeiak topatu ditzakegu. Hodei lentikularrak esate batera. Huek mendi gailurren inguruan agertu ohi diren hodei bakanak izan ohi dira, izenak dioen bezala lente itxurakoak.

Askotariko euri zaparradetara jarrita gaude Euskal Herrian, baina ezusteko galanta hartuko genuke, odol tantez osatutako euri jasa batek arrapatuko bagindu. Pentsintsularen behekaldean ordea, tarteka gertatzen den fenomeno bat da. Haize zakarrak, Saharako basamortuko harea ekartzen du, eta prezipitazio gisa bota, odol itxurako euri tantak sortuz.

Fenomeno hauek eta gehiago ere azaldu dizkigu Iker Ibarluzeak aste honetako tartean.

Jaurlaritza Logoa