En directo

Igone Mariezkurrena

Filipinak, Taiwan, Japonia, Hego Korea eta Hong Kong... autoestopez!

Bertako hizkuntzaz, txanponaz eta deusetaz ezer jakin gabe lur hartu zuen Marta Rosetek Filipinetan. Han hasi zen bere bost hilabetetako abentura. 

Audio_placeholder

Filipinak, Taiwan, Japonia, Hego Korea eta Hong Kong... autoestopez!

Loading player...
Ithaka
Ithaka

Marta Rosete gasteiztarrarekin hitz egin dugu; bidaiari trebea eta trebatua da Marta, asko bidaiatu du azken lau urteotan. Baina bada abentura bat berak bereziki gogoan duena, autoestopez egin zuen lehena delako, eta gainera irlarik irla ibili zelako. 

Bertako hizkuntzaz, txanponaz eta deusetaz ezer jakin gabe lur hartu zuen Martak Filipinetan. Eta handik, Filipinetako Itsasoa zeharkatuta, Taiwan irlaren erdigunera mugitu zen, 3.000 metroko mendiak igotzera. Txankletak eta pareoa soinean iritsi zen goi-mendiko aterpetxe batera, eta hala ere gai izan zen gailurrera heltzeko! Gero Japoniako Okinawa uharte paradisiakoan eman zituen  hiru aste,  palmondo eta ur turkesetako hondartzetan.  Japonia turistiko eta ez turistikoa ezagutu zituen. Eta, handik,  Hego Koreako He Hu irlara mugitu zen. Tifoiek behartuta utzi zuen uhartea eta, bidaia borobiltzeko, Hong Kong ezarri zuen helmuga. 

 

Jaurlaritza Logoa