En directo
Mauletarrek aldaketa nahi dutela esan digu Elkegaraik eta, oro har, pozik mintzatu da abertzaleek Zuberoako hiriburuan lortutako emaitzekin. Mauletik harago, abertzaleek lehen itzulian lortu zituzten datu onak ere nabarmendu ditu.
Aliantzak sortu asmoz. azken asteetan Louis Labadot komunistaren zerrendarekin elkarlanean aritzea saiatu direla azaldu du Aitzina Mauleko zerrendaburuak, baina ezinezkoa izan dela segurtatu du, besteak beste, euskararekiko duen jarreragatik. Euskararen edo abertzaletasunaren aurkako mezuak izan badira oraindik hainbat indar politikoren aldetik, baina Elkegaraik uste du indarra galtzen ari direla. Nolanahi ere, Labadotek ez, baina gainerakoek euskararen aldeko jarrera dutela azaldu du. Aitzina Maulerentzat, bederen, gai garrantzitsua dela ziurtatu du.
Igandeko zitari begira, Maulek eta bertako herritarrek gaur gaurkoz dituzten erronka nagusien inguruan azalpen zabala eskaini digu gure gaurko gonbidatuak.